XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSOETAN

MARTIARTUTARRAI (Euskal-Gudaroztean)

Antziñetako aldi gogorrak
oroituz ordu onetan,
indar barriak sartu nai neukez
nire anai biotzetan;
gora ta gora euskal gizonak
poztu biotz begietan,
zuen bizia euzkotar legez
zintzoa da-ta, benetan.

Euzko Aberri zar ta zindoa
zapaldu eban etsaiak,
geroztik, beti, kendu nai zitun
gure bizitza sustraiak;
euzko semeak, egiz, minduta,
zaindu nai eskubidiak,
norbere lurra lortzeko asmoz
artu zituan bidiak.

Guda orduan elkartu giñan
Euzkadi'ko mendietan,
gaztedi ura, zoragarria,
ez zan bardiñik lurrretan;
egi egitan, esan bear dot
aundiak ziñen, benetan,
ordu ezkero, zuek oroitzen,
bizi naiz zoramenetan.

Euzko gudari, euskal kristaua,
or, dago zuen indarra,
gizontasuna eta fedea
izan ziran gure garra;
oinik oin, beti, zaindu zenduen
geure geurea dan lurra,
euzko odolak indartu eban
gaurko gure deadarra.

Euzkadi, laster, ikusiko da
askatasunen bidetan,
Euskalerriak bere botoa
emonik lendabizitan;
guda odola ez dedin galdu
zentzun gabeko kezketan,
Euzkadi'k baitu gizon garbia
erriaren arduretan.

JESUS CASANOVA JAUNARI

Egun batean eskatu eustan
bertso berriak jartea,
Madrilgo seme zan Casanovak
entzun nairik euskerea;
bene-benetan apaiz batentzat
eder zan eskabidea,
ordu onetan izan bekizu
poza guri entzutea.

Oraindik gazte ta gogo aundiz
bizi bait ziñan Areetan,
Bizkaiak daben toki panpotsa,
ezin jarri ezpaietan;
uste-gabeko agurtza orrek
arritu gaitu benetan,
gure gogoak opatzen deutsu
bizi obea goietan.

Egi egitan, autortzen dogu
lur onen edertasuna,
erraietan lez gañean ere
agertzen dau maitasuna;
lurraren baltza eder dalarik,
zer da zerua. or, goian...!
kristau fedeaz poztu gaitezen
deunen elkartasunian.

Mesedeetako Eleiz orretan
sentitzen bakardadia,
gizon on batek itzi legiken
utsune samingarria;
agur Areeta, agur itxas-ertz,
apaiz ametsen kabia,
ez dago lurrik, naikoa danik,
poztutzeko arimia.

Gizon-gogoa armin bizi da,
beti itxaropenian,
ona bilatzen, ezin asetuz,
lurreko ondasunian;
Egille Bera eskatzen deusku
gogoak bere bizian,
bizi gogoa asetutzeko
Beraren ontasunian.

PAULIN